Juieac 9:4-11 Navarro-Labourdin Euskara (BHNT)

4. Eman ciozcaten hirur hogoi eta hamar siclo cilharrezco Baalberithen templotic. Diru harequin Abimelequec bereganatu cituen guiçon erromes, ibildaun batzuec, eta jarraiqui ciren hari.

5. Eta ethorriric Efrara, bere aitaren etchera, hil cituen harri baten gainean bere anaiac, hirur hogoi eta hamar guiçon Jerobaalen semeac. Jerobaalen seme gazteena, Joatham guelditu cen eta gorde.

6. Bada Siquemeco guiçonac oro eta Meloco familia guciac bildu ciren, goan ciren eta Abimelec erregue eçarri çuten, Siquemen cen haritzaren ondoan.

7. Berri hori ekarri ciotenean Joathami, goan cen, eta xutic eman cen Gacirimgo mendi bizcarrean, eta boça alchatuz, erran çuen: Ençun neçaçue Siquemeco guiçonac, hala nola Jaincoac adi betzaitzate.

8. Çuhaitzac bildu ciren erregue baten hautatzeco, eta olibari erran cioten: Mana gaitzatzu.

9. Olibac ihardetsi çuen: Utz othe deçaquet ene olioaren goria, ceinetaz baliatzen baitira jaincoac eta guiçonac, ethorceco çuhaitzen artean gaineco jarcera?

10. Çuhaitzec erran cioeten picoari: Çato, eta gure gaineco erreguetasuna onhets çaçu.

11. Picoac ihardetsi cioten: Utz othe detzaquet ene goçotasuna eta ene fruitu guciz goçoac, ethorceco berce çuhaitzen artean gaineco jarcera?

Juieac 9