Juieac 9:26-43 Navarro-Labourdin Euskara (BHNT)

26. Bada, Gaal, Obeden semea, bere anaiequin ethorri cen, eta iragan cen Siquemen. Hura ethorcearequin, Siquemtarrac beroturic,

27. Ilki ciren bazterretara, larrutzen cituztela mahastiac, eta mahatsac çangoen azpian lehercen; eta cantuz eta ançan molçoca jarriric, sarthu ciren beren jaincoaren temploan, eta bozcariozco jan-edanen erdian madaricatzen çuten Abimelec,

28. Obeden seme Gaalec oihu eguiten çuela: Cer da Abimelec? eta cer da Siquem, gu Abimelequen azpico içatecotzat? ez othe da Jerobaalen semea, eta ez othe du harec eçarri buruçagui Cebul, bere muthila, Siquemen aitaren Emorren etchearen gainean? Certaco beraz egonen gare haren azpico?

29. Oxala norbaitec eçar baleça populu hau ene manuco, hunen erditic xahutzecotzat Abimelec! Eta Abimelequi errana içan citzaioen: Bil çaçu armada handi bat, eta çato.

30. Ecen Cebulec, hirico buruçaguiac ençun cituen Gaal, Obeden semearen solasac, eta borthizqui hasarretu cen,

31. Eta berri-eramaileac Abimelequi igorri ciozcan ixilic, cioelaric: Huna Gaal, Obeden semea bere anaiequin ethorri dela Siquemera, eta hiria çure contra escuratzen du.

32. Hori gatic jaiqui çaite gabaz çurequin den populuarequin, eta gorde çaite landetan;

33. Eta goiz lehenean, iguzquia atheratzean, jauz çaquizquio hiriari. Eta Gaal atheratuco denean bere populuarequin çure contra, eguioçu eguin-ahala.

34. Abimelec gabaz jaiqui cen beraz bere armada guciarequin, eta lau toquitan celatac hedatu cituen Siquemeco ondoan.

35. Gaal, Obeden semea, atheratu cen, eta jarri cen hirico atheco sarcean. Bada, Abimelec jaiqui cen, eta haren armada gucia harequin, celatetaco lekutic.

36. Gaalec ikusi çuenean jendetze hura, Cebuli erran cioen: Hara mendietaric oste bat non jausten den. Cebulec ihardetsi cioen: Mendietaco itzalac ikusten ditutzu guiçon buruac iduri, eta horrec enganatzen çaitu.

37. Gaalec erran cioen berriz: Hara jendetze bat jausten hari lurreco erditic, eta andana bat heldu da haritzari beguiratzen dioen bidetic.

38. Cebulec ihardetsi cioen: Non dituc orai espantu hequiec, erraten huenean: Nor da Abimelec guc hura cerbitzatzeco? Ez othe duc hori hic arbuiatzen huen populua? Athera hadi, eta gudu emoc.

39. Gaal goan cen beraz, Siquemeco populua beguira çagoelaric, eta gudu eman cioen Abimelequi,

40. Ceinac ihes igorriric, jarraiqui baitzitzaioen eta hirira bulkatu baitzuen; eta haren guiçonetaric ascoc lurra jo çuten hirico atheraino.

41. Guero Abimelec baratu cen Erruman: bainan Cebulec hiritic iraici cituen Gaal eta bere lagunac, eta etzuen jasan han egon citecen guehiago.

42. Biharamunean beraz populua atheratu cen campora. Abimelequec jaquin çuenean berri hori,

43. Hartu çuen bere armada, bereci çuen hirur andanetan, eta celatac hedatu cituen landetan. Eta ikusiric populua hiritic atheratzen cela, xutitu cen, eta jauci citzaioeten gainera,

Juieac 9