Juieac 20:33-48 Navarro-Labourdin Euskara (BHNT)

33. Hargatic Israelgo seme guciac jarriac ciren toquietaric jaiquiric, lerrotan eman ciren Baalthamar deitzen den leku batean. Hiriaren inguruan jarriac ciren celatariac ere emequi-emequi hasi ciren aguercen,

34. Eta mendebal-aldetic hiriari hurbilcen. Halaber hamar mila guiçonec, Israel gucitic, hiritarrac gudura deitzen cituzten. Eta guduco hestura gaitzac inguratu cituen Benjaminen semeac, eta etzuten eçagutu herioa alde orotaric gainera heldu citzaioetela.

35. Jaunac jo cituen Israelgo semeen aitzinean, ceinec egun hartan hequietaric hil baitzituzten hogoi eta borz mila guiçon, oro guerlariac eta ezpatadunac.

36. Bada, Benjaminen semeec eçagutu çutenean gai etzirela, hasi ciren ihes eguiten. Hori ikustearequin, Israelgo semeec ihes goateco lekua utzi cioeten, eror citecençat xuxendu celatetara, ceinac hiriaren ondoan baitziren.

37. Hauquiec brastacoan jaiqui ciren beren gordegailuetaric, eta Benjamin guibelaz itzulcen celaric hilca hari citzaizcotenei, sarthu ciren hirian eta jo çuten ezpataren ahoaz.

38. Bada Israelgo semeec celatetan eçarri cituztenei eçagutzaritzat eman cioeten sutan eçar ceçaten, hiria hartu ondoan, eta kea goiti igaitearequin erakutsico çutela hartua cela hiria.

39. Guduan sarthuac ciren Israelgo semeac horri ohartu cirenean (ecen Benjaminen semeec uste içan çuten ihes cihoacela, eta hequien armadatic hogoi eta hamar guiçon hilic, biciquiago ondotic emanac ciren),

40. Ikusi çuten kezco habe bat beçala hiritic igaiten. Benjaminec guibelerat beguiraturic, eçagutu çuenean hiria hartua ceta eta garra goiti cihoala;

41. Lehenago aleguiaca ihes eguin çutenac, aitzinaz itzuliric, bihurcen ciren hazcarquiago. Hori ikustearequin, Benjaminen semeac ihesari eman ciren,

42. Eta hartu çuten mortuco biderat, haran ere estaiac ondotic cituztelaric: bainan hiriari su eman ciotenac atheratu citzaizcoeten aitzinera.

43. Eta halaz guerthatu cen, non etsaiac bi aldeetaric hilca hari baitzitzaizcoeten, eta sarrasquia baratu gabe baitzihoan, lurra jo çuten eta etzanac guelditu ciren Gabaaco hiriaren iguzqui-haice alderat.

44. Bada, leku hartan berean bicia galdu çutenac, ciren hemeçorci mila guiçon, oro gudulari hazcarrenetaric.

45. Hori ikusiric, guelditu ciren Benjamintarrec mortura ihes eguin çuten, eta hartu çuten harcadi batera, ceinaren icena Erremon baita. Ihes hortan ere barraiatuac eta asco aldetara hedatuac baitziren, Israelgo semeec hil cituzten borz mila guiçon; eta urrunago goanic, hil cituzten oraino bi mila.

46. Eta hula guerthatu cen, non asco toquitan erori ciren Benjamintarrac baitziren hogoi eta borz mila guerlari, guduco hoberenetaric.

47. Horreletan Benjaminen oste gucitic guelditu ciren, itzuri ahal içan cirenac eta mortura ihes eguin, sei ehun guiçon; eta lau hilabethez egotu ciren Erremongo harcadian.

48. Bada, guibelerat itzuliric, Israelgo semeec hirico ondar guciac, guiçonetaric abereetaraino, ezpataz jo cituzten, eta gar goseac erre cituen Benjaminen hiri eta herriac oro.

Juieac 20