Juieac 20:14-17 Navarro-Labourdin Euskara (BHNT)

14. Bainan beren eremuco hiri gucietaric bildu ciren Gabaara lagunça ekarceco eta Israelgo populu guciaren contra guducatzeco.

15. Eta Benjamindic kausitu ciren hogoi eta borz mila ezpata ekarcen çutenac, Gabaaco egoiliarrez berçalde.

16. Hauquiec çazpi ehun guiçon guciz hazcarrac, ala escuinaz, ala ezquerraz bardin guducatzen cirenac, eta habalaz harriac haien xuxen arthiquitzen cituztenac, non ile bat ere jo baitzeçaqueten, eta harriaren casca ez baitzen den-gutiena nihorat makurtuco.

17. Israelen ere, Benjaminen semeac gabe, kausitu ciren lau ehun mila ezpatadun, gudura jarriac.

Juieac 20