Juieac 14:10-13 Navarro-Labourdin Euskara (BHNT)

10. Haren aita goan cen beraz nescatcharen etchera, eta Sanson bere semeari barazcari bat eguin çaroen, ecen guiçon-gazteec hala eguiten ohi çuten.

11. Toqui hartaco hiritarrec ikusi çutenean Sanson, hogoi eta hamar lagun eman ciozcaten harequin içateco.

12. Sansonec erran cioten: Aitzinera emanen darotzuet asmacari bat; eta arguitzapena eguiten ahal badarotaçue estei hauquietaco çazpi egunetan, emanen darozquitzuet hogoi eta hamar soin eta berce haimberce soimpeco.

13. Bainan ecin argui badeçaçueque, çuec emanen daroztatzuet niri hogoi eta hamar soinac eta berce haimberce soimpeco. Hauquiec ihardetsi cioten: Aguer çaçu çure asmacaria adi deçagun.

Juieac 14