Juieac 13:1-7 Navarro-Labourdin Euskara (BHNT)

1. Berriz ere Israelgo semeec gaizquia eguin çuten Jaunaren aitzinean, ceinac Filistindarren escuetara eman baitzituen berrogoi urthez.

2. Bacen orduan Saraaco guiçon bat, Danen erroticacoa, Manue deitzen cena, eta emaztea agorra çuena.

3. Jaunaren ainguerua aguertu citzaioen emaztequi hari, eta erran cioen: Agorra çare eta haurric gabea; bainan amatuco çare eta seme batez erdico.

4. Berautzu beraz arnoric eta sagarnoric edan, eta cerbait lohiric jan,

5. Ceren amatuco eta erdico baitzare seme batez, ceinaren burua ez baitu uquituco biçarnabalac; ecen haurretic eta amaren sabeletic içanen da Jaincoaren Naçarearra, eta bera abiatuco da Filistindarren escuetaric Israelen atheratzen.

6. Bere senharraren gana goan cenean, erran çaroen: Jaincoaren guiçon bat ethorri da ni gana, aingueru beguitharte bat çuen, guciz lazgarria. Galdeguin diodanean nor cen, nondic heldu cen eta cer icen çuen, ez darot erran nahi içatu.

7. Bainan hau ihardetsi içan darot: Huna non amatuco eta erdico çaren seme batez: berautzu arnoric edan ez sagarnoric, ez-etare jan deusere lohiric; ecen haurra, ttipitic, eta bere amaren sabeletic bere heriotzeco eguneraino, Jaincoaren Naçarearra içanen da.

Juieac 13