1. Jabin, Asorgo erreguec ençun cituenean horiec, bidali çuen Jobal, Madongo erregue gana, eta Semerongo erregue gana eta Acsapheco erregue gana,
2. Halaber ipharraldeco erregue mendietan eta Cenerothen hegoaldaren parreco ordoquian çaudecenen gana eta bazter-aldetan eta Dorgo aurkincetan itsas-heguiraino çaudecenen gana ere;
3. Orobat iguzqui-sorthaldeco eta etzinaldeco Cananearra gana, Amorhearra gana, Hethearra gana, Pherecearra gana, eta mendietara Jebusearra gana; halaber Hermon azpian Masphaco lurrean çagoen Hebearra gana.
4. Eta atheratu ciren guciac beren saiherequin, populu bat nihonerecoa, itsasbazterrean den legarra iduri, çaldi eta orga-laster oste ikaragarri bat ere hequiequin.
5. Eta erregue horiec oro batera bildu içan ciren Meromgo uretan, Israeli gudu emateco.