2. Beldurtu cen hainitz; Gabaon ecic hiri handia cen, erregue-hirietaric bat, eta Hai baino hiri handiagoa, eta hango guerlari guciac hazcarrenetaric.
3. Adonisedequec beraz bidali cioeten Oham Hebrongo erregueri, eta Pharam Jerimothgo erregueri, eta Japhiari ere, Laquisgo erregueri, eta Dabir Eglongo erregueri, cioelaric:
4. Igan çaizte ni gana eta ekar çaçue lagunça Gabaonen harceco, ceren iragan den Josueren gana eta Israeldarretara.
5. Beraz Amorhearren borz erregue horiec, Jerusalemeco erregue, Hebrongo erregue, Jerimothgo erregue, Laquisgo erregue eta Eglongo erregue, igan ciren beren armadequin eta campatu ciren Gabaonen inguruan, hiria sethiatzen çutela.
6. Bada Gabaongo hiri sethiatuco egoiliarrec igorri çuten Josueren gana, ceina orduan baitzagoen Galgalaco campetan, eta erran cioten: Ez guibela çure escuac çure muthilen lagunçatic; igan çaite laster, hestura hunetaric athera gaitzatzu, inguçu lagunça: ecen mendietan dauden Amorhearren erregue guciac gure contra bildu içan dira.