Job 6:19-25 Navarro-Labourdin Euskara (BHNT)

19. Beguiz har çatzue Themango bidexcac eta Sabaco bideac, eta çaudezte aphur bat iguri.

20. Ahalcatuac dira, ceren ez dudan etsitu; ene ganaraino ere ethorri içan dira, eta ahalqueac estali ditu.

21. Ethorri orduco, ene çauria ikusi beçain laster, icituac çarete.

22. Erran othe darotzuet: Ekar darotaçue cerbait, indaçue çuen onetaric,

23. Athera neçaçue etsaiaren aztaparretic, indardunen escupetic?

24. Argui neçaçue, eta ixilduren naiz; eta balin bada ez naquien cerbait, irakats darotaçue.

25. Certaco çarete gaizqui atheratzen eguiaren solasari, çuetaric nihor etzaretelaric aiher niri estacururic emateco?

Job 6