Job 38:20-28 Navarro-Labourdin Euskara (BHNT)

20. Bakotcha bere eremura eraman deçaçun eta eçagut detzatzun hequien egoitzetaco bideac?

21. Aitzinetic othe cinaquien sorcecoa cinela, eta eçagutzen othe cinduen çure egunen lucetasuna?

22. Sarthu çare elhurraren bildeguietan? ikusi ditutzu harriaren bildeguiac,

23. Ceinac xuxendu baititut etsaiaren orducotzat, gudu eta guerlaren eguneco?

24. Cein bidetaric arguia hedatzen eta beroa lurraren gainera dira barraiatzen?

25. Norc eman diozcate uhar gaitzari gaia eta ihurçuri burrumbatsuari bides,

26. Erorraraztecotzat uria lurrera, guiçonic gabeco mortuan, nihor-ere egoten ez den lekutan;

27. Toqui basa eta ibilbide ez direnen bethetzeco, belhar ferdeac ekar detzatençat?

28. Nor da uriaren aita, edo norc eguin ditu ihinz-inharrac?

Job 38