Job 34:5-18 Navarro-Labourdin Euskara (BHNT)

5. Alabainan Jobec erran du: Çucena naiz, eta Jaincoac ez dio ene çucenari bere bidea ematen.

6. Ecic gueçurra bada ene gaineco erabaquian: bekaturic batere gabe, gueci muthiriac ditut sarthuac.

7. Nor da guiçona Joben idurico dena, ceinac Jaincoaren alderaco erdeinua iresten baitu ura beçala;

8. Ceina tzarquerian hari direnen urhatsa baitaduca, eta guiçon gaixtoequin baitabila?

9. Erran du ecen: Guiçona ez da Jaincoaren gogaraco içanen, haren bidean ibili balitz ere.

10. Hargatic, guiçon umoac, ençun neçaçue. Jaincoa ganic urrun da tzartasuna, urrun Ahalorotacoa ganic gaixtotasuna.

11. Ecen guiçonari bere eguincen arabera bihurturen dio, eta batbederari bere bideen arabera dio itzuliren.

12. Eguiazqui alabainan ez du nihor hobendunçat ariaric gabe atheratuco, eta Ahalorotacoac ez du çucenaren contra erabaquico.

13. Bere orde lurraz nor cargutu du berceric? edo berac eguin duen munduaren gaineco nor eçarri du?

14. Garraztasunean beguira baleço guiçonari haren gogoac, bicia eta hatsa bere ganat ken letzozque.

15. Guiçon guciac batean ahi eta hauts bilhaca litazque.

16. Baldin beraz çutan bada adimendua, ençun çaçu solasa eta ene hitzei çaude atzarriric.

17. Senda othe daiteque çucentasuna maite ez duena? Eta nolaz çuc hunen oçarqui hobendunçat eguiten duçu guciz çucena dena?

18. Ceinac erregue bati erranen baitio: Arnegatu bat haiz; ceinac handi-mandiac deithuco baititu guiçon tzarrac;

Job 34