5. Ihardets diçadaçu, ahal baduçu, eta buruz buru jar çaquizquit.
6. Bai ni, bai çu, Jaincoac eguinac gare, eta lur beretic orhatu gaitu.
7. Arren ene anceac ez beçaitza lotsa, ez-eta ene mihiaren ederrac aspira.
8. Ene beharrietara çuc erran duçu, eta ongui aditu ditut çure solas hauquiec:
9. Garbi naiz eta hobenic gabe; nothagabe naiz eta tzartasuna ez da ene baithan.
10. Ecen Jaincoac ene baithan erratecoac bilhatu ditu, bere etsaitzat nindaucalacoan;
11. Estecan eçarri ditu ene oinac, eta çaindu ditu ene bidexca guciac.