16. Orduan Jaincoac idequitzen ditu guiçonen beharriac, eta hequiec arguituz irakasten diozcate jaquin behar dituztenac,
17. Guiçona, eguiten dituen gaizquietaric guibelaraztea gatic, eta hura hampurusquerian atheratzeco,
18. Haren arima galduqueriatic iraiciz, eta haren bicia iragan ez dadiençat ezpataren azpira.
19. Oinhaceez halaber larderiatzen du bere ohean, eta maletarazten ditu haren heçur guciac.
20. Guiçona hala denean, oguiac eta lehen barnea lehiatzen cioen jatecoac jotzen diote gogoa.
21. Urcen da haren haraguia; eta estaliac cituen heçurrac, aguerian jarrico çaizco.
22. Hurbildua da ustelduco den ordura, eta haren bicia heriotzeari alderatu çaio.
23. Orduan baldin mila ainguerutaric bat içaten bada haren alde minçatzen dena, guiçonaren çucentasunaz aithor emateco;
24. Hartaz urricalduren da Jaincoa, eta erranen du: Athera çaçu jauts ez dadien lurrean ustelcera; aurkitu dut horri beguithartez jarceco aria.
25. Oinhaceec iretsi dute horren haraguia, bihur bedi bere gaztetasuneco egunetara.