10. Ecen Jaincoac ene baithan erratecoac bilhatu ditu, bere etsaitzat nindaucalacoan;
11. Estecan eçarri ditu ene oinac, eta çaindu ditu ene bidexca guciac.
12. Hortan, bada, etzare garbi. Ihardetsiren darotzut, guiçonaz handiagoa dela Jaincoa.
13. Haren contra erasten othe duçu, ihardetsi ez duelacotz çure elhe guciei?
14. Jaincoa minçatzen da behin eta ez du errepicatzen.
15. Ametsez, gauazco aguercuncetan, loa guiçonen gainera erorcen denean, eta lo daudenean ohean;
16. Orduan Jaincoac idequitzen ditu guiçonen beharriac, eta hequiec arguituz irakasten diozcate jaquin behar dituztenac,
17. Guiçona, eguiten dituen gaizquietaric guibelaraztea gatic, eta hura hampurusquerian atheratzeco,
18. Haren arima galduqueriatic iraiciz, eta haren bicia iragan ez dadiençat ezpataren azpira.
19. Oinhaceez halaber larderiatzen du bere ohean, eta maletarazten ditu haren heçur guciac.
20. Guiçona hala denean, oguiac eta lehen barnea lehiatzen cioen jatecoac jotzen diote gogoa.
21. Urcen da haren haraguia; eta estaliac cituen heçurrac, aguerian jarrico çaizco.
22. Hurbildua da ustelduco den ordura, eta haren bicia heriotzeari alderatu çaio.