Job 31:29-38 Navarro-Labourdin Euskara (BHNT)

29. Higüin ninduenaren gaitzaz ez naiz boztu, eta hura gaixtaquerian atzemanic ez naiz bozcarioz jauci;

30. Ecen ez diot bekatuari eman ene cinçurra, ixterbeguia madaricatuz galdatzeco haren bicia.

31. Ene olhaco guiçonec ez badute erran: Norc emanen darocu horren jaquietaric asetzera?

32. Arrotza ere ez da campoan egon, ene athea idequia içan çaio bideantari.

33. Asco guiçonec beçala estali badut ene bekatua, eta golkoan gorde badut ene tzarqueria;

34. Oste handiac icitu banau, eta ahaideen erdeinuac lotsatu; aitzitic ez banaiz ixildu eta athetic ez ilki;

35. Norc emanen darot ençule bat, Ahalorotacoac ençun deçan ene lehia, eta berac iscriba deçan ene gaineco erabaquia liburu batean,

36. Nic hura ene sorbaldaren gainean erabilceco eta hartaz koro batez beçala ene burua inguratzeco?

37. Urhats oroz erasico dut hura, eta aguertuco dut buruçaguiaren aitzinera beçala.

38. Ene lurrac ene contra deihadar eguiten badu, eta hartaco hildoac harequin batean nigarrez badaude;

Job 31