Job 31:25-33 Navarro-Labourdin Euskara (BHNT)

25. Baldin ene aberastasun handiez, eta ceren ene escuac hainitz atzematen çuen boztu banaiz;

26. Baldin beguiratu badiotet iguzquiari dirdiratzen çuenean eta ilharguiari arguiric cihoanean;

27. Eta ene bihotza ixilic boztu bada, eta ahoz musu eman badiot ene escuari;

28. Hori laiteque tzarqueria gaitzena, eta Jainco guciz goraren alderaco arnegamendua.

29. Higüin ninduenaren gaitzaz ez naiz boztu, eta hura gaixtaquerian atzemanic ez naiz bozcarioz jauci;

30. Ecen ez diot bekatuari eman ene cinçurra, ixterbeguia madaricatuz galdatzeco haren bicia.

31. Ene olhaco guiçonec ez badute erran: Norc emanen darocu horren jaquietaric asetzera?

32. Arrotza ere ez da campoan egon, ene athea idequia içan çaio bideantari.

33. Asco guiçonec beçala estali badut ene bekatua, eta golkoan gorde badut ene tzarqueria;

Job 31