1. Patu eguin dut ene beguiequin, nescatcha bat ere gogoan ez erabilceco.
2. Ecen bercela Jaincoac cer çathi çuqueen cerutic ene baithan, eta Ahalorotacoac cer primança bere egoitza goratic?
3. Galpena ez othe da gaixtaguinarençat, eta hastancea tzarqueria eguiten haritzen direnençat?
4. Jaincoa ez othe dago ene bide guciei beguira, eta ez othe ditu ene urhats guciac kondatzen?
5. Erguelquerian ibili balin banaiz, eta maularacotzat ene oina ernatu balin bada;
6. Jaincoac phisu çucenetan phisa beneça, eta eçagut beça ene lainotasuna.