Job 19:1-6 Navarro-Labourdin Euskara (BHNT)

1. Jobec aldiz, ihardestean erran çuen:

2. Noiz arteo atsecabe emanen dioçue ene arimari, eta ehoa iduquiren nauçue çuen erasiez?

3. Huna hamarretan hari çaretela ni ahalquetara arthiqui beharrez, eta ni gaizqui erabilceaz etzaitzue beguithartea gorritzen.

4. Jaquingabe bat içatu banaiz ere, enetzat içanen da nasqui ene jaquingabetasuna.

5. Çuec berriz, ene contra jaiquitzen çarete eta atzeman nauten laidoez jaçarcen darotaçue.

6. Orai bederen eçagutaçue Jaincoac ez nauela bere erabaqui çucenaren arabera atsecabez eta açotez inguratu.

Job 19