Job 17:1-10 Navarro-Labourdin Euskara (BHNT)

1. Ene indarrac iraunguitzen, ene egunac laburcen hari dira, eta hobia bera çait guelditzen.

2. Ez naiz bekatura jautsi, eta halere atsecabeen gainean dago ene beguia.

4. Arguitic urrundu duçu halacoen bihotza; hargatic ospatuac içanen ez dira.

5. Harrapaquina bere lagunei daroete aguindu; bainan haren semeen beguiac iraunguiren dira.

6. Eçarri nau jendearen ahotan erranquiçun bat beçala, eta ikusgarritzat nago gucien aitzinean.

7. Gaitzidurac lambrotu darot beguia, eta ene alderdiac ezdeusetara beçala eguin dira.

8. Çucenac hortaz harrituco dira, eta hobengabea aleguiacariaren contra jaiquico da.

9. Eta çucena bere bideetan da egonen eta escu xahuetan handituco du indarra.

10. Çuec oro beraz, bihur çaitezte, çatozte, eta erakutsiren darotzuet çuhurciaric çuen baithan ez dela batere.

Job 17