8. Orai berriz, hestutzen nau ene oinhaceac, eta ezdeusetaratuac dira ene alderdiac.
9. Ene larruco cimurrec lekucotasun atheratzen dute ene contra, eta gueçurti bat jaiquitzen da ene aitzinera niri jaçarcen darotalaric.
10. Ene gainera bildu du bere errabia; eta dixidatzen nauelaric, horçac carrascatu ditu ene contra; ene etsaiac begui ikaragarri batzuequin beguiratu darot.
11. Ene gainera idequi dituzte beren ahoac; eta irain eguinez, jo naute mathelan; ene atsecabeez ase dira.
12. Jaincoac guiçon tzarren ahalen azpian lothu nau; gaixtaguinen escuetara nau arthiqui.
13. Ni, berce orduz aberats handi nincen hura, bat-batean naiz ehoa. Estecatu du ene lephoa, xehacatu nau, eta bere ukaldien xedetzat nau eçarri.
14. Bere lancez inguratu nau, alde orotaric cilhatu ditu ene sahetsac; ez nau guphide içan, lurrera ixuri ditu ene herceac.
15. Sarrasquia sarrasquiaren gainean eguinez circicatu nau, digante bat iduri jauci çait gainera.
16. Eta nic çaku bat jaunci dut larruaren gainera eta hautsez estali dut ene haraguia.
17. Nigarraren nigarrez hantu da ene beguithartea eta lambroa jautsi da ene bethaçaletara.
18. Jasan ditut horiec tzarqueriaric gabe cirelaric ene escuac, garbiac nituelaric Jaincoa ganaco ene othoitzac.