1. Jobec aldiz, ihardestean erran çuen:
2. Çuec bakarric çarete beraz guiçon, eta çuequin batean hilen othe da çuhurcia?
3. Nic ere çuec beçala badut bihotz bat, eta ene izpirituac ez du çuenaren minic; nor da ecen çuec daquiçuena ez daquienic?
4. Nic beçala bere adisquidearen iroiac hartuco dituenac deiagora eguinen dio Jaincoari, eta ençuna içanen da; ecen irrigarri dabila çucenaren lainotasuna.
5. Hura da criselu bat erdeinutan dena aberatsen gogocundeetan, bainan arguitzera dagona ordu berecian.
6. Nasaician dira ohoinen olhac, eta oçarqui hari dira Jaincoaren tarritatzen, noiz-etare harec emanac baitituzte guciac escuetara.