1. Jobec aldiz, ihardestean erran çuen:
2. Çuec bakarric çarete beraz guiçon, eta çuequin batean hilen othe da çuhurcia?
3. Nic ere çuec beçala badut bihotz bat, eta ene izpirituac ez du çuenaren minic; nor da ecen çuec daquiçuena ez daquienic?
4. Nic beçala bere adisquidearen iroiac hartuco dituenac deiagora eguinen dio Jaincoari, eta ençuna içanen da; ecen irrigarri dabila çucenaren lainotasuna.
5. Hura da criselu bat erdeinutan dena aberatsen gogocundeetan, bainan arguitzera dagona ordu berecian.