Job 11:14-20 Navarro-Labourdin Euskara (BHNT)

14. Baldin çure ganic iraizten baduçu çure baithan den tzarqueria, eta bidegabequeria ez bada çure olhan egoten;

15. Orduan narrioric gabe goratuco ahal duçu beguithartea, eta içanen çare gothor eta ez duçu beldurric içanen.

16. Ahancico ere duçu çure noharrointasuna, eta hartaz etzare orhoituco, baicic-ere iragan den uhar batez beçala.

17. Arrastirian eguna ilkico çaitzu egüerdico arguitasunarequin beçala; eta noiz-ere galdua çarela usteco baituçu, atheratuco çare artiçarra iduri.

18. Escainia içanen çaitzun iguriquitzaz ardietsiren duçu sinheste descansu bat; eta hobiratu ondoan, lo eguinen duçu beldurrican gabe.

19. Phausuan içanen çare eta ez duçu içanen icitzaileric; eta ascoc othoiztuco çaituzte jar çaquitzoten beguithartez.

20. Aldiz, gaixtaguinen beguiac iraunguiren dira; galduren dituzte itzurpide guciac; eta cer-ere baitzen hequien pesquiça, hura içanen çaio hastiagarri hequien arimari.

Job 11