Job 1:17-19 Navarro-Labourdin Euskara (BHNT)

17. Hura ere minço celaric oraino, ethorri cen berce bat, eta erran çuen: Caldearrac jarri dira hirur andanetan, cameluetara sarthu dira eta eraman dituzte; ezpataz jo dituzte muthilac ere, eta nic bakarric ihes eguin dut çuri berriaren ekarceco.

18. Hura minço cen oraino, eta hara non sarthu cen berce bat, eta erran çuen: Çure semeac eta alabac jaten hari cirelaric eta arnoaren edaten beren anaia çaharrenaren etchean,

19. Haice gaitz bat bat-batean jaiqui da mortuco aurkinçatic, kordocatu ditu etchearen lau izquinac, eta etcheac erorcean lehertu ditu çure haurrac, hil dira, eta ni bakarric itzuri naiz çuri berriaren ekarcera.

Job 1