Joan 16:2-16 Navarro-Labourdin Euskara (BHNT)

2. Egotziren çaituzte synagoguetaric: baina ethorriren da demborá non norc-ere hilen baitzaituzte vste vkanen baitu cerbitzu eguiten draucala Iaincoari.

3. Eta gauça hauc eguinen drauzquiçue, ceren ezpaitute eçagutu Aita, ez ni.

4. Baina gauça hauc erran drauzquiçuet cuey, ordu hura ethorri datenean, orhoit çaiteztençat heçaz, ecen nic erran drauzquiçuedala: badaric-ere gauça hauc hatseandanic eztrauzquiçuet erran, ceren çuequin bainincén.

5. Baina orain banoa ni igorri nauenaganát, eta çuetaric nehorc eznau interrogatzan, Norat oha?

6. Baina ceren gauca hauc erran drauzquiçuedan, tristitiác bethe du çuen bihotza,

7. Baina nic eguia erraiten drauçuet, behar duçue ni ioan nadin: ecen baldin ioan ezpanadi, Consolaçalea ezta ethorriren çuetara: baina baldin ioan banadi, igorriren dut hura çuetara.

8. Eta dathorrenean harc vençuturen du mundua bekatuz eta iustitiaz eta iugemenduz.

9. Bekatuz diot, ceren ezpaitute ni baithan sinhesten.

10. Eta iustitiaz, ceren neure Aitaganát ioaiten bainaiz, eta guehiagoric eznauçue ikussiren.

11. Eta iugemenduz, ceren mundu hunetaco princea condemnatu baita.

12. Oraino anhitz gauça dut çuey erraiteco, baina ecin egar ditzaqueçue orain.

13. Baina dathorrenean hura, Spiritu eguiazcoa diot, harc guidaturen çaituzte eguia gucitara: ecen ezta minçaturen bere buruz, baina cer-ere ençun baituque erranen du: eta ethorteco diraden gauçác declaraturen drauzquiçue.

14. Harc nau glorificaturen: ecen enetic harturen du, eta declaraturen drauçue.

15. Aitac dituen gauça guciac, ene dirade: halacotz erran drauçuet ecen enetic harturen duela eta declaraturen drauçuela.

16. Dembora gutibat, eta eznauçue ikussiren: eta berriz dembora gutibat, eta ikussiren nauçue: ecen ni banoa Aitaganát.

Joan 16