1. HATSEAN cen Hitza, eta Hitza cen Iaincoa baithan, eta Iainco cen Hitza.
2. Hitz haur cen hatsean Iaincoa baithan.
3. Gauça guciac Hitz harçaz eguin içan dirade: eta hura gabe deus ezta eguin, eguin denic.
4. Hartan cen vicitzea, eta vicitzea cen guiçonén Arguia:
5. Eta Argui hunec ilhumbean arguitzen du: eta ilhumbeac hura eztu comprehenditu.
6. Içan da guiçon-bat Iaincoaz igorria, Ioannes deitzen cenic.
7. Haur ethor cedin testimoniage ekartera Arguiaz testifica leçançat, guciéc harçaz sinhets leçatençat.
8. Etzén hura Arguia, baina igorri cen Arguiaz testifica leçançát.
9. Haur cen Argui eguiazcoa, mundura ethorten den guiçon gucia arguitzen duena.