Jeremiasen Profecia 9:19-22 Navarro-Labourdin Euskara (BHNT)

19. Ceren oihu min bat ençun baita Siondic: Nola erori gare desmasa eta ahalque gaitzaren azpira, utzi baitugu gure lurra eta eragotziac baitira gure olhac?

20. Emaztequiac, adi çaçue beraz Jaunaren hitza, eta çuen beharriec ardiets beçate haren ahoco solasa; eta irakatsoçue çuen alabei deithore eguiten, eta norc-berac bene hauçoari hil-kexuen eguiten.

21. Ceren herioa gure leihoetaric igan eta gure etcheetan sarthu baita, xahutzecotzat haurrac carriquetan eta gazteria placetan.

22. Erroçute: Huna cer dioen Jaunac: Eta lurraren gainera guiçon hilac erorico dira gorotza beçala eta belharra ephailearen guibelean beçala, eta nihor ez da içanen bilduco dituenic.

Jeremiasen Profecia 9