Jeremiasen Profecia 51:61-64 Navarro-Labourdin Euskara (BHNT)

61. Eta Jeremiasec erran cioen Saraiasi: Heldu çaretequeenean Babilonara, eta ikusi, eta iracurtu dituzquetzunean solas hauquiec guciac,

62. Erranen duçu: Jauna, çu çare minçatu toqui hunen contra, hunen xahutzeco, içan ez dadien ez guiçon ez acienda huntan egonen denic, eta hau behin-bethico içan dadien mortu.

63. Eta liburu hau iracurcen akabatu duqueçunean, estecatuco dioçu harri bat, eta Ufrataren erdira arthiquico duçu;

64. Eta erranen duçu: Horrela ithoco da Babilona, eta nic horren gainera jautsaracico dudan desmasiatic ez da ilkico. Hunaraino dire Jeremiasen hitzac.

Jeremiasen Profecia 51