Jeremiasen Profecia 51:1-5 Navarro-Labourdin Euskara (BHNT)

1. Hau dio Jaunac: Huna non Babilona eta Babilondar, ene contra alchatu direnen gainera jauçaracico dudan içurrizco haice bat beçala.

2. Eta Babilonara igorrico ditut bahatzaileac; eta bahatuco dute hura eta xahutuco dute haren lurra, ceren alde orotaric gainera ethorrico baitzaizco bere atsecabetaco egunean.

3. Arrambela hedatzen duenac ez beça heda, eta guerrunceduna ez bedi igan: ez guphidets hango gazteac; hil çatzue hango guerlari guciac.

4. Eta hilac erorico dire Caldearren lurrean, eta sakituac hango ephaitzetan;

5. Ceren Israel eta Juda ez baitire alhargundu beren Jaincoaz, armadetaco Jaunaz, eta hequien lurra bethea içan baita Israelgo sainduaren contraco bekatuz.

Jeremiasen Profecia 51