Jeremiasen Profecia 51:1-10 Navarro-Labourdin Euskara (BHNT)

1. Hau dio Jaunac: Huna non Babilona eta Babilondar, ene contra alchatu direnen gainera jauçaracico dudan içurrizco haice bat beçala.

2. Eta Babilonara igorrico ditut bahatzaileac; eta bahatuco dute hura eta xahutuco dute haren lurra, ceren alde orotaric gainera ethorrico baitzaizco bere atsecabetaco egunean.

3. Arrambela hedatzen duenac ez beça heda, eta guerrunceduna ez bedi igan: ez guphidets hango gazteac; hil çatzue hango guerlari guciac.

4. Eta hilac erorico dire Caldearren lurrean, eta sakituac hango ephaitzetan;

5. Ceren Israel eta Juda ez baitire alhargundu beren Jaincoaz, armadetaco Jaunaz, eta hequien lurra bethea içan baita Israelgo sainduaren contraco bekatuz.

6. Ihes eguiçue Babilonaren erditic, eta bakotchac bere biciaren salbatzera eguin beça; ez utz ixilean haren gaixtaqueria; ceren Jaunaren aspercundeco ordua baita, eta berac bihurturen dio ordaina.

7. Babilona Jaunaren escuan da urhezco unci bat, lurra oro horditzen duena; haren arnotic edan dute jendaiec, eta hargatic kordocan dabilça.

8. Tupustean erori da Babilona, eta xehacatu da; orrobia eguiçue haren gainean; har çaçue balsamua haren oinhacearençat, hean senda daitequeen.

9. Lothu dugu Babilona, eta ez da sendatu; utz deçagun eta goacen cein gure lurrera; ceren haren gaineco erabaquia heldu baita ceruetaraino, eta igan baita hedoietaraino.

10. Jaunac alchatu ditu gure çucenac: çatozte, eta Sionen erdian erran detzagun gure Jainco Jaunaren eguinçac.

Jeremiasen Profecia 51