Jeremiasen Profecia 5:21-26 Navarro-Labourdin Euskara (BHNT)

21. Adi çac, populu çoro, bihotzic ez ducana; beguiac içaqui, eta ikusten, beharriac içaqui, eta aditzen ez ducana.

22. Ez othe çarete bada ene beldur içanen, dio Jaunac; eta ez othe çarete lotsatuco ene aitzinean? Nic itsasoari eman diot legarra mugarri, bethicotzat legue hautsico ez duena; eta tirainac jokatuco dire eta ecin gaindituco dute; hantuco dire, bainan ez dute iraganen.

23. Populu horri ordean bihotz bat eguin çaio sinhetsgogor eta bihurria; guibelerat eguin dute eta goan dire.

24. Eta ez dute beren baithan erran: Beldur içan gaitecen gure Jainco Jaunarençat, ceinac ematen baitarocu goiçaroco eta berantaroco uria bere ordutan, ceinac urtheco usten nasaicia ematen baitu.

25. Çuen gaixtaqueriec irakurraraci dituzte horiec; eta çuen bekatuec debecatu dute onguia çuen ganic;

26. Ceren ene populuan kausitu baitire gaixtaguinac xoriquetariac beçala celatan egoten direnac, arteac eta segadac hedatzen dituztenac guiçonen atzemateco.

Jeremiasen Profecia 5