15. Cergatic usteldu da hire hazcarra? ecin ihardetsi du, Jaunac eragotzi baitu.
16. Murruca eragotzi ditu; guiçona erori da bere lagunaren aldean, eta erran dute: Jaiqui, eta bihur gaitecen gure herritarretara, gure sort-lekura, usoaren ezpataren aitzinetic.
17. Icen hau emoçue Faraoni, Eguiptoco erregueri: Demborac-asaldu.
18. Ala ni! (Dio erreguec, armadetaco Jauna baita haren icena), Nabucodonosor ethorriren dela Thabor iduri mendien artean, Carmel itsasoaren aitzinean beçala.
19. Eguiptoan hagoen nescatcha, xuxent çatzin herraldatzeco puscac; ecen Memphis mortu eguinen dun, utzia eta ecin-egonezco toqui bat bilhacaturen dun.
20. Eguiptoac iduri du miga propi, lerdena; akulatzailea ipharretic ethorriren çaio.
21. Haren sariçaleac ere, haren erdian çatzanac, aratche guicenduac beçala bilhacatu dira; batean ihes eguin dute; buru ecin eguin dute; ceren ethorri baita hequien hilceco, hequien ikarpeneco eguna.
22. Etsaien oihuac durrundatzen du hala-nola cobrezco turutac; ecen harmetan laster eguinen dute, eta haizcorequin ethorrico dira, egur-ephaileac iduri.
23. Ecin-kondatuzcoac dire, dio Jaunac; ebaquiren dute haren oihana; xartalac beçala dire berhatu, eta nihorc ez derraque cembat diren.
24. Ahalquez urthua da Eguiptoco alaba, eta ipharreco populuaren escuetara arthiquia da.