Jeremiasen Profecia 44:4-11 Navarro-Labourdin Euskara (BHNT)

4. Eta çuen gana bidali ditut profeta ene cerbitzari guciac, gauaz jaiquiz, igorriz, eta erranez: Hastio dudan horrelaco icigarriqueriaric ez eguin.

5. Eta ez dute ençun, ez dute beharria makurtu, beren gaizquietaric bihurceco, eta jainco arrotzei ez sacrificatzeco.

6. Eta biztu dira ene gaitzidura eta ene iraquidura; eta gartu dira Judaco hirietan eta Jerusalemeco carriquetan; eta hauquiec bihurtu dira mortu eta desmasietara, egun agueri den beçala.

7. Eta orai dio armadetaco Jaunac, Israelgo Jaincoac: Certaco eguiten duçue gaizqui handi hau çuen buruen contra, xahuarazteco Judaren erditic çuetaricaco guiçon, emaztequi, haur eta bulharrean dena, eta çuetaric ez dadien gueldi ondar bat ere;

8. Tarritatzen nauçuelaric çuen escuetaco eguincariez, jainco arrotzei sacrificatuz Eguiptoco lurrean, ceintara sarthu baitzarete hemen egoteco, eta galceco, eta lurreco jendaia gucien madaricagarri eta laidaquiçun içateco?

9. Ahanci othe ditutzue çuen arbasoen gaizquiac, eta Judaco erregueen gaizquiac, eta hequien emazteen gaizquiac; eta ceronen gaizquiac, eta çuen emazteen gaizquiac, Judaco lurrean eta Jerusalemeco eremuetan eguinac?

10. Egun huntaraino nihor ez da garbituric; eta ez dire beldurtu, eta ez dire ibili Jaunaren leguean, eta çuen aitzinean eta çuen arbasoen aitzinean eman ditudan ene manamenduetan.

11. Hargatic hau dio armadetaco Jaunac, Israelgo Jaincoac: Huna non çuetara itzulico dudana ene beguithartea aldegaitzez, eta xahutuco dut Juda gucia.

Jeremiasen Profecia 44