Jeremiasen Profecia 44:3-7 Navarro-Labourdin Euskara (BHNT)

3. Eguin duten tzarqueriaren ariaz, ni hasarrearazteco, eta ez hequiec, ez çuec, ez çuen arbasoec eçagutzen etzintuzten jainco arrotzei sacrificatzeco eta hequien adoratzeco.

4. Eta çuen gana bidali ditut profeta ene cerbitzari guciac, gauaz jaiquiz, igorriz, eta erranez: Hastio dudan horrelaco icigarriqueriaric ez eguin.

5. Eta ez dute ençun, ez dute beharria makurtu, beren gaizquietaric bihurceco, eta jainco arrotzei ez sacrificatzeco.

6. Eta biztu dira ene gaitzidura eta ene iraquidura; eta gartu dira Judaco hirietan eta Jerusalemeco carriquetan; eta hauquiec bihurtu dira mortu eta desmasietara, egun agueri den beçala.

7. Eta orai dio armadetaco Jaunac, Israelgo Jaincoac: Certaco eguiten duçue gaizqui handi hau çuen buruen contra, xahuarazteco Judaren erditic çuetaricaco guiçon, emaztequi, haur eta bulharrean dena, eta çuetaric ez dadien gueldi ondar bat ere;

Jeremiasen Profecia 44