1. Jeremiasec eguin solasa Eguiptoco lurrean egoten ciren Judu guciei; Magdalon, Taphnisen, Memphisen eta Phaturesgo lurrean çaudecenei, cerralaric:
2. Hau dio armadetaco Jaunac, Israelgo Jaincoac: Ikusten duçue çuec Jerusalemeren gainera eta Judaco hiri gucien gainera jautsaraci dudan çorigaitz hau gucia; eta hara egun non dauden mortu, eta egoiliar bat ez da hequietan;
3. Eguin duten tzarqueriaren ariaz, ni hasarrearazteco, eta ez hequiec, ez çuec, ez çuen arbasoec eçagutzen etzintuzten jainco arrotzei sacrificatzeco eta hequien adoratzeco.
4. Eta çuen gana bidali ditut profeta ene cerbitzari guciac, gauaz jaiquiz, igorriz, eta erranez: Hastio dudan horrelaco icigarriqueriaric ez eguin.
5. Eta ez dute ençun, ez dute beharria makurtu, beren gaizquietaric bihurceco, eta jainco arrotzei ez sacrificatzeco.