1. Itzulcen baçare, Israel, dio Jaunac, bihur çaite ene ganat; ene aitzinetic kencen baditutzu çure behaztopagailuac, etzare kordocaturen.
2. Eta eguian, çucentasunean eta çucembidean cin eguinen duçu erranez: Bici bedi Jauna! Eta jendaiec hura benedicaturen eta laudaturen dute.
3. Ecen Jaunac hau dio Judaco eta Jerusalemeco guiçonei: Lant çaçue lur berri bat çuençat, eta ez erain elhorrien gainera.