Jeremiasen Profecia 38:1-3 Navarro-Labourdin Euskara (BHNT)

1. Bada, Saphatiasec, Mathanen semeac, eta Jedeliasec, Phasurren semeac, eta Jucalec, Selemiasen semeac, eta Phasurrec, Melquiasen semeac, aditu cituzten Jeremiasec populu guciari erran ciozcan solasac, cioenean:

2. Hau dio Jaunac: Nor-ere hiri huntan egonen baita, hilen da ezpatatic, gosete edo içurritetic; aldiz Caldearren gana ihes eguinen duena bicico da eta bere burua içanen du oso eta biciric.

3. Hau dio Jaunac: Hiri hau arthiquia içanen da Babilonaco erregueren escuetara, eta hartuco du.

Jeremiasen Profecia 38