1. Bada, Saphatiasec, Mathanen semeac, eta Jedeliasec, Phasurren semeac, eta Jucalec, Selemiasen semeac, eta Phasurrec, Melquiasen semeac, aditu cituzten Jeremiasec populu guciari erran ciozcan solasac, cioenean:
2. Hau dio Jaunac: Nor-ere hiri huntan egonen baita, hilen da ezpatatic, gosete edo içurritetic; aldiz Caldearren gana ihes eguinen duena bicico da eta bere burua içanen du oso eta biciric.
3. Hau dio Jaunac: Hiri hau arthiquia içanen da Babilonaco erregueren escuetara, eta hartuco du.
4. Eta buruçaguiec erran cioten erregueri: Othoizten çaitugu hilaraz deçaçun guiçon hori; ecen berariaz hari da besoen haustera, hiri huntan guelditu diren perla-guiçonei eta populu guciari, horrelaco solasac horiei erranez: Guiçon horrec eguiazqui ez du bilhatzen populu hunen ona, bainan hunen gaitza.
5. Eta Sedecias erregueac ihardetsi çuen: Horra çuen escuetan da; ez da çucen erreguec cerbaitetan ecic eman deçaçuen.
6. Hartu çuten beraz Jeremias, eta arthiqui çuten, Melquias, Amelequen semearen putzura, ceina baitzen presondeguico ezcaratzean; eta sokaz lothu çuten Jeremias putzuan, ceintan uric ez baitzen, bainan lohia: aria hortaz Jeremias jautsi cen ixtilera.
7. Bada, Abdemelec, ebaqui Ethiopiar, erregueren etchean cenac, aditu çuen Jeremias eçarri çutela putzuan; arren, erregue Benjamingo athean jarria çagoen.
8. Eta Abdemelec ilki cen erregueetchetic, eta erregueri minçatu cen, cioelaric:
9. Erregue, ene jauna, guiçon horiec Jeremias profetaren contra eguin dituzten guciac, hura putzu batean eçarriz, han gosez hil dadiençat, hainitz gaizqui eguin dituzte; ez da ecen guehiago hirian oguiric.
10. Hargatic erreguec manatu çuen Abdemelec Ethiopiarra, cioelaric: Har çatzic hirequin hemendic hogoi eta hamar guiçon, eta putzutic athera çac Jeremias profeta, hil dadien baino lehen.