Jeremiasen Profecia 36:26-29 Navarro-Labourdin Euskara (BHNT)

26. Eta erreguec manatu cituen Jeremiel, Amelequen semea; Saraias, Ezrielen semea, eta Selemias, Abdeelen semea, har cetzazten Baruc iscribaua eta Jeremias profeta; bainan Jaunac gorde cituen.

27. Eta erreguec erre çuen ondoan liburua eta Baruquec Jeremiasen ahotic iscribatu solasac, Jaunac hitz eguin çaroen Jeremias profetari, cioelaric:

28. Har çaçu berriz berce liburu bat, eta iscriba çatzu hartan aitzineco solas guciac, Joaquinec, Judaco erreguec erre duen lehembicico liburuan cirenac.

29. Eta Joaquini, Judaco erregueri, erranen dioçu: Hau dio Jaunac: Hic erre duc liburu hura, hinioelaric Certaco iscribatu duçu hortan berri hau: Babilonaco erregue çalhuqui ethorriren da, eta lur hau xahuturen du, eta huntaric gueldiaraciren ditu guiçona eta acienda?

Jeremiasen Profecia 36