16. Eta egun hequietan Juda salbatua içanen da, eta Jerusaleme descansu bethean egonen da; eta icen huntaz deithuco dute haina: Gure Jaun çucena.
17. Ecen hau dio Jaunac: Ez da Dabiden ganic escasturen guiçona, Israelgo etcheco tronuaren gainean jarrico dena;
18. Eta aphecetaric eta lebitarretaric ez da ene aitzinean escasturen guiçona, holocaustac escainico, sacrificioa erreco eta bitimac hilen dituena menderen mendetan.
19. Eta Jeremiasi minçatu citzaioen Jauna, cioelaric:
20. Hau dio Jaunac: Alfer bilhacaraz balin badaite egunarequilaco ene patua, eta gauarequilaco ene patua, eguna eta gaua ez ditecençat içan, cein bere orduan;
21. Dabid ene cerbitzariarequilaco patua ere alfer içanen ahal da, haren ganic ez dadien ilki seme bat, haren tronuan erreguinatuco dena, ez-eta lebitar eta aphecic ni cerbitzatuco nautenic içan ez dadien.
22. Nola ez baititazque konda ceruco içarrac, ez-eta neur itsasoco legarra; hala berhaturen ditut Dabid ene cerbitzariaren ganicaco iraulguia, eta lebitarrac, eta apheçac ene ministroac.
23. Eta Jeremiasi minçatu citzaioen Jauna, cioelaric:
24. Ez othe duçu ikusi cer cerasan populu horrec, erraten çuenean: Jaunac hautatu cituen bi ahaidegoac hastanduac dire, eta erdeinatu dute ene populua, etzelacoan guehiago jendaia bat hequien beguira?
25. Hau dio Jaunac: Ene patua egunarequin eta gauarequin, eta ceruari eta lurrari eman daroeztedan legueac ez badaude sendo;