9. Bainan cerbitzaturen dute beren Jainco Jauna, eta Dabid, beren erreguea, nic orduan eraiquiren diotedana.
10. Ez beraz beldur içan çu, Jacob, ene cerbitzaria, dio Jaunac; ez ici, Israel; ecen huna nic atheraturen çaitudala urrungo lurretic, eta çure umeac ere beren gathibutasuneco lurretic; eta Jacob itzuliren da; phausaturen da, eta ontasun gucien erdian içanen da igueri, eta nihor ez da içanen haren icitzeco;
11. Ceren, dio Jaunac, çurequin bainaiz çure salbatzeco; ecic xahuturen ditut jendaia guciac, ceinen erdian barraiatu baitzaitut; çu ordean etzaitut xahuturen; bainan açurriaturen çaitut çucentasunean, uste içan ez deçaçun hobengabe çarela.
12. Ecen hau dio Jaunac: Çure hauscura ecin-sendatuzcoa da, çure çauria guciz gaixtoa.
13. Haren behar-beçala lotzen nihorc ez daqui; sendacariec çuretzat indarric ez dute.