Jeremiasen Profecia 23:12-17 Navarro-Labourdin Euskara (BHNT)

12. Horren gatic hequien bidea içanen da limburtegui bat beçala ilhumbean; ecen bulkaturen dituzte eta han erorico dira; asturugaitzac ecen ekarriren diozcatet gainera, ikustera goanen natzaiotenean, dio Jaunac.

13. Eta Samariaco profetetan ikusi dut erhoqueria; Baalen icenean profetisatzen, eta Israelgo ene populua enganatzen çuten.

14. Eta Jerusalemeco profetetan ikusi ditut berceen emazteequin kutsatzen direnen aztura berac eta gueçurreraco urhatsac; eta gaixtaguinen escuac hazcartu dituzte, nihor etzadien bere gaixtaqueriatic bihur: ene beguietan guciac bilhacatu dira Sodoma iduri eta Jerusalemdarrac Gomorha beçala.

15. Aria hortaz, dio armadetaco Jaunac profetei: Huna non emanen diotedan ciçari-belharra jatera, eta mina edatera; ecen Jerusalemgo profetetaric galduqueria ilki da lur guciaren gainera.

16. Hau dio armadetaco Jaunac: Çuei profetisatzen eta çuen enganatzen hari diren profeten solasac ez betzatzue ençun; erasten darozquitzuete beren bihotzeco iduriqueriac, eta ez Jaunaren ahoticaco hitzac.

17. Ni burhoztatzen nautenei erraten diote: Jaunac erran du: Baquea içanen duçue; eta beren bihotzeco tzartasunean dabilçanei, erran diote: Etzaitzue gaitza ethorrico gainera.

Jeremiasen Profecia 23