17. Hire beguiac aldiz, jaramanqueriara itzuliac dituc, hobengabeco odolaren ixurcera, çaphaquetara, eta gaixtaqueriaco urhatsetara.
18. Horren gatic hau dio Jaunac Judaco erregue Joaquinez Josiasen semeaz: Ez dute deithoratuco, hunela minçatuz: Çorigaitz! anaia; çorigaitz! arreba; çorigaitz! jauna; çorigaitz! guiçon ospetsua.
19. Usteldua eta Jerusalemgo atheetaric camporat arthiquia, astoa ehorzten den beçala ehorciren dute.
20. Siongo alaba, igan hadi Liban gainera eta eguiçan deihadar: Basan gucian adiaraz çan hire marrasca, iragaiten direnei eguioten heiagora, ceren maite hindutenac xehacatuac baitire oro.
21. Minçatu natzain hire nasaiciaco egunetan, eta erran dun: Ez dut ençunen. Hori dun hire bidea hire gaztarotic, ez baitun nahi içan ene minçoa aditu.
22. Haicez hacico ditun hire arçain guciac, eta hire maithatzaileac gathibu goanen; eta orduan ahalcatua gueldituren haiz; gorriaracico hau hire malçurqueria guciac.
23. Libanen gainean jarria haicena, ohancea cedroetan eguiten dunana, nolaco incirinac eguinen ditunan ethorrico çaizquinean oinhaceac, erditzen hari denaren oinhaceac beçalacoac?
24. Cin eguiten dut, dio Jaunac. Jeconias, Judaco erregue Joaquinen semea, balitz ere erreztun bat ene escu escuinean, kenduco dudala handic.
25. Eta arthiquiren haut hire biciaren bilha dabilçanen escuetara, eta hainen escuetara ceinen beguitharteac latzen baihau, eta Babilonaco erregue Nabucodonosorren escuetara, eta Caldearren escuetara.
26. Eta igorrico çaituztet, hi eta hire ama bicia eman darocana, lur arrotz batera, ceinetan ez baitzarete sorthu, eta han hilen çarete.
27. Eta beren arimaz deitzen duten lurrera, harat bihurtu nahiz, ez dire behinere bihurturen.
28. Jeconias hori ez othe da lurrezco unci hautsi bat? ez othe da deusetaco on ez den utzi bat? Certaco dire iraiciac hori eta horren ganicacoac eçagutzen etzuten lur batera?
29. Lurra, lurra, lurra, adi çaçu Jaunaren hitza.
30. Hau dio Jaunac: Iscriba çaçu guiçon hori agor içanen dela, guiçon bat bere bician çorionic içanen ez duena; ecen horren ganic ez da atheratuco guiçonic, Dabiden tronuan jarrico denic, eta Judean guehiago manamendua içanen duenic.