13. Çorigaitz bere etchea bidegabean eta bere selharuac makurrean alchatzen dituenari; ariaric gabe bere adisquidea çaphatzen duenari, eta haren saria hari bihurcen ez dioenari!
14. Dio: Alchaturen ditut etche bat çabala eta selharu nasaiac. Eguiten ditu leiho asco, eta cedroz bobedac, eta escarlataz gorritzen ditu.
15. Erreguinaturen othe haiz, cedroz ducalacoz hire burua inguratzen? Hire aitac ez othe dic jan eta edan, çucenari eman bere bidea eta çucentasuna iduqui, orotan orduan ongui atheratzen baitzen?
16. Bere onetan, beharraren eta buluçaren alde juiatu du; eta hori, ez othe eçagutzen ninduelacoz? dio Jaunac.
17. Hire beguiac aldiz, jaramanqueriara itzuliac dituc, hobengabeco odolaren ixurcera, çaphaquetara, eta gaixtaqueriaco urhatsetara.
18. Horren gatic hau dio Jaunac Judaco erregue Joaquinez Josiasen semeaz: Ez dute deithoratuco, hunela minçatuz: Çorigaitz! anaia; çorigaitz! arreba; çorigaitz! jauna; çorigaitz! guiçon ospetsua.
19. Usteldua eta Jerusalemgo atheetaric camporat arthiquia, astoa ehorzten den beçala ehorciren dute.
20. Siongo alaba, igan hadi Liban gainera eta eguiçan deihadar: Basan gucian adiaraz çan hire marrasca, iragaiten direnei eguioten heiagora, ceren maite hindutenac xehacatuac baitire oro.
21. Minçatu natzain hire nasaiciaco egunetan, eta erran dun: Ez dut ençunen. Hori dun hire bidea hire gaztarotic, ez baitun nahi içan ene minçoa aditu.
22. Haicez hacico ditun hire arçain guciac, eta hire maithatzaileac gathibu goanen; eta orduan ahalcatua gueldituren haiz; gorriaracico hau hire malçurqueria guciac.
23. Libanen gainean jarria haicena, ohancea cedroetan eguiten dunana, nolaco incirinac eguinen ditunan ethorrico çaizquinean oinhaceac, erditzen hari denaren oinhaceac beçalacoac?
24. Cin eguiten dut, dio Jaunac. Jeconias, Judaco erregue Joaquinen semea, balitz ere erreztun bat ene escu escuinean, kenduco dudala handic.
25. Eta arthiquiren haut hire biciaren bilha dabilçanen escuetara, eta hainen escuetara ceinen beguitharteac latzen baihau, eta Babilonaco erregue Nabucodonosorren escuetara, eta Caldearren escuetara.
26. Eta igorrico çaituztet, hi eta hire ama bicia eman darocana, lur arrotz batera, ceinetan ez baitzarete sorthu, eta han hilen çarete.
27. Eta beren arimaz deitzen duten lurrera, harat bihurtu nahiz, ez dire behinere bihurturen.