11. Jauna ordean enequin da, guerlari hazcar bat iduri; horren gatic hiri ondotic eguiten darotatenac erorico dira; hebain içanen dira; ahalque gaitzaz dira estalico, ceren adimenduz ez baitute ardietsi nolacoa den bethirainoco laido behinere eceztatzen ez dena.
12. Eta çuc, armadetaco Jauna, prestuaren frogatzailea, bihotzac eta barneac ikusten ditutzuna; eguiçu, othoi, ikus deçadan çure aspercundea hequien gainean; ecen çure aitzinean aguertu dut ene çucena.
13. Jaunari canta diotzotzue canticac, lauda çaçue Jauna, ceren gaixtaguinen aztaparretic atheratu duen beharraren bicia.
14. Madaricatua ni sortu naicen eguna; ene amac mundurat eman nauen eguna ez bedi içan benedicatua.