4. Eta Jaunac eguin çarodan solas, cioelaric:
5. Çure amaren sabelean eguin cinçadan baino lehen, eçagutzen cintudan; eta sabeletic ilki çaren baino lehen, sainduetsi çaitut eta profetatzat eman jendaien artean.
6. Eta ihardetsi nuen: Ai! ai! ai! Jainco Jauna! Huna, ez daquit minçatzen, ecen haur gazte bat naiz oraino.
7. Eta Jaunac erran çarodan: Ez erran: Haur bat naiz; goanen çare ecen nic igorrico çaitudan toqui gucietara; eta edocein gauça mana deçaçudan, guciac erranen ditutzu.
8. Ez içan guiçonen aitzinean beldur, ceren çurequin bainaiz çure atheratzeco, dio Jaunac.