Jeremias Profetaren Deithoreac 1:20-22 Navarro-Labourdin Euskara (BHNT)

20. Ikusaçu, Jauna, cer hesturac nabilan; ene barnea nahasia, ene bihotza ene baithan iraulia da; ceren uherduraz bethea bainaiz; campoan ezpatac hilcen du, eta barnean heriotzeac atzematen du orobat.       SIN.

21. Aditu dute auhenetan nagoela, eta nihor ez da niri goçacari emateco; ene etsai guciec aditu dute ene çorigaitza; boztu dire, çuc eguin duçulacotz; bainan erakarriren duçu goçacarietaco eguna, eta hequiec bilhacaturen dire ni beçala.       THAU.

22. Hequien gaizqui guciac çure aitzinera aguer beitez; larru çatzu mahasti bat beçala, hala-nola larrutu bainauçu ene tzarquerien gatic; ecen auhen hainitz dut arthiquitzen, eta minez dago ene bihotza.

Jeremias Profetaren Deithoreac 1