Jenesa 43:27-31 Navarro-Labourdin Euskara (BHNT)

27. Bainan hunec eztiqui agurra bihurturic, galde eguin cioten, erraten ciotelaric: Ongui da çuen aita çahar, aiphatu darotaçuena? bici da oraino?

28. Ihardetsi çuten: Ongui da gure aita, çure cerbitzaria: bici da oraino. Eta gurthuric adoratu çuten.

29. Josepec beguiac alchatzean, ikusi çuen Benjamin bere anaia ama beraganicacoa, eta erran çuen: Hau da aiphatu darotaçuen anaia gazte, hura? Eta guero erran çuen: Jaincoa urricalquiçun içan bequiçu, ene semea.

30. Eta laster eguin çuen, ceren barneac gaindi eguiten baitzioen bere anaiaren gainera, eta nigarra jauzten citzaioen: eta etzateco lekuan sarthuric nigar eguin çuen.

31. Eta berriz beguithartea garbituric, ilki cen, atchiqui çuen bere burua, eta erran: Ekar çatzue oguiac.

Jenesa 43