28. Eta harrituric eta asaldaturic, elkarri erran çuten: Cer da Jaincoac eguiten darocun hau?
29. Eta ethorri ciren beren aita Jacoben gana Canaango lurrera, eta kondatu ciozcaten guerthatu citzaizcoten guciac, erraten çutelaric:
30. Leku hartaco jauna minçatu içan çaicu gogorqui, eta uste içan du Eguiptoaren ikustaileac guinela.
31. Ihardetsi diogu: Baquetiarrac gare, eta cimarkuric ez derabilagu.
32. Hamabi anaia gure aita batenganicacoac; bat ez da bici, bercea gure aitarequin da Canaango lurrean.