16. Igorraçue çuetaric bat, eta erakar beça: çuec ordean burdinetan egonen çarete çuen solasac eguiazcoac edo gueçurrezcoac diren froga ditecen artean; bercela, ala Faraon ikusquetariac çarete.
17. Beraz eman cituen çaincera hirur egunez.
18. Bainan hirugarren egunean presondeguitic atheraraciric, erran cioten: Eguiçue nic errana, eta bicico çarete: ecen badut Jaincoaren beldurra.
19. Baquetiarrac baçarete, çuen anaia bat gueldi bedi preso: eta berceac çoazte, eta erosi duçuen oguia eramaçue çuen etchetara;
20. Eta erakar darotaçue çuen anaia ttipiena, çuen solasac froga detzaquedançat, eta hil etzaiztecençat. Harec erran beçala eguin çuten.
21. Eta batec berceari erran çuten: Çucembidean jasaiten dugu hau, ceren bekatu eguin baitugu gure anaiaren baithan, ikusten guinuelaric haren bihotz-hestura; errequeitzen guintuelaric, ez dugu ençun içan: horren gatic atzeman gaitu ordu gaitz hunec.
22. Eta Erruben, hequietaric batec erraten cioten: Ez othe narotzuen erran: Ez deçaçuela bekatu eguin haurraren baithan: eta ez nauçue ençun? horra non bilhatua den orai haren odola.
23. Bada, etzaquiten Josepec aditzen çuela hequien minçaia: ceren arartecotz solas eguiten baitzuen hequiequin.
24. Eta aldaratu cen aphur bat, eta nigar eguin çuen; eta bihurturic minçatu citzaioten.